Gibel-transplanteen aukeraketa

Gibel-transplanteak nork arautuko dituen erabaki bitartean, zalaparta handia dabil EEBBetako ospitaleetan. Zentro guztiek aldarrikatzen omen dute horri buruz erabakiak hartzeko eskubidea.

EEBBetan gobernuak gibel-transplanteak arautzen ditu. Medikuek gidatu behar duten autorregulazio baten bitartez, hil zorian dauden gaixoak hain gaixo ez dauden beste batzuk baino lehenago operatu behar dira.

7.300 estatubatuar inguru daude urtero gibel-transplantearen zain, baina 4.000 gibel izaten dituzte medikuek 12 hilabetero.

Kontuan izan behar da organoak eman eta berehala transplantatu behar direla. Gibelari dagokionez, 24 ordu iraun ditzake transplantatu arte. Baina EEBBetan, zentroen banaketan eta organoen garraioan arazoak izan dira. 118 zentro daude transplanteak egiteko, baina operazioetako erdiak hamar handienetan egiten dira. Zentro txikiek beren eskubideak aldarrikatzen dituzte eta, ondorioz, eztabaida sortu da. Batzuek diotenez, gaixo larrienez arduratu behar da lehenbizi; besteek tokian tokiko gaixoak transplantatu behar direla azpimarratzen dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila