Geneak aztertu, populazioen migrazioei jarraitzeko

Geneak aztertu, populazioen migrazioei jarraitzeko
2008/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: N.A. Rosenberg)

Gizakia Afrikan sortu zen, eta handik mundu osoan hedatu zen, gaur egun egiatzat jotzen den Out of Afrika teoriaren arabera. Nola gertatu zen, ordea, sakabanaketa hura? Hau da, nondik nora iritsi da munduko gizaki bakoitza orain dagoen lekura? Nature eta Science aldizkarietan argitaratu dituzten bi ikerketak mundu osoko 50 talde geografikotako pertsonen gene-analisia egin --Science-n argitaratu dutenek 938 lagunen genoma aztertu dute, eta, Nature-ko taldeak 485 lagunena--, eta migrazio-eredu bat proposatu dute bakoitzarentzat.

Banakoen arteko desberdintasunak identifikatzeko, DNA-puska jakin batzuetan nukleotido bakarreko desberdintasunak bilatu zituzten (nukleotido bakarreko polimorfismoa esaten zaie desberdintasun horiei). Horrelako bostehun mila nukleotido baino gehiago aztertu zituzten banako bakoitzean, eta, ondoren, elkarren artean konparatu zituzten genoma guztiak. Ikusi zuten konparazio horretatik banakoen edota populazioen joan-etorri geografikoei jarrai dakiekeela.

1
241
2008
4
012
Genetika; Eboluzioa
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila