Sistema immunitario akastuna zuten bi haur sendatu ahal izan dituzte gene-terapia aplikatuta. Zientzialariek haurren hezur-mamiko zelula ama batzuk hartu zituzten eta akatsa zuen genearen ordez ondo zegoen beste bat txertatu zuten. Gero zelula horiek lau egun kultura-likidoan egon ostean, haurren hezur-mamian txertatu zituzten berriro.
Hilabete batzuk geroago haur horien inmunitate-zelula osasuntsuen kopurua asko igo zela ikusi zuten zientzialariek. Are gehiago, tetanosaren aurkako txertoa eman zitzaien, eta antigorputzak sortzeko gaitasuna izan zuten.
Berri oso onak dira, beraz, eta itxaropen berria odoleko gaitz genetikoen tratamenduari dagokionez.