Azatik hasi eta astigarreraino, hainbat landareren hostoen itxura gene-familia berak zehazten du. Nekazaritza Ikertzeko Frantziako Institutu Nazionaleko talde batek ondorioztatu du hori, arbaso komunetik orain dela 125 milioi urte bereizi ziren lau landare aztertuta. Ikertzaileek aztertu zuten non espresatzen ziren aipatutako gene-familiako bi gene, eta, ondoren, ikusi zuten zer gertatzen zen gene horien espresioa eteten bazuten. Bada, aztertutako landare guztietan behatu zuten geneak isiltzean forma jakinik gabe hazten zirela hostoak, folioloak eta ertzak behar bezala definituta hazi ordez.