Gaurko zein desagertutako espezieen bizi-itxaropena kalkulatzeko metodo bat garatu dute

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

gaurko-zein-desagertutako-espezieen-bizi-itxaropen
Arg. Artxibokoa

Genoma aztertuta, gizakion berezko bizi-itxaropena 38 urtekoa dela kalkulatu dute CSIRO Australiako ikerketa-zentroko ikertzaileek. Metodo horren arabera, neandertalek eta denisovarrek ere gizaki modernoaren antzeko bizi-luzera zuten: 37,8 urte.

Ikerketan, 252 espezieren genomak erabili dituzte, eta ikusi dute, ornodunetan, 42 gene jakinen metilazioari erreparatuta, espeziearen bizi-itxaropena kalkula daitekeela. Adibideen artean, egungo espeziak zein desagertutakoak aipatu dituzte, besteak beste, mamut iletsua (60 urte), elefante afrikarra (65) eta Groenlandiar balea (268).

Ikertzaileen esanean, espezieen bizi-itxaropena ezagutzea beharrezkoa da biodibertsitate-politika egokiak ezartzeko; horregatik, espero dute garatu duten metodoa baliagarria izatea. Scientific reports aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila