Garunaren garapena

Garunaren garapena
2006/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: MEC)

Garuna barrutik kanpora hazten da, geruzaka; lehendabizi, barruko geruzak eratzen dira, eta, gero, gaineko geruzak, ordena jakin bati jarraituta. Geruza bakoitza berezko neurona-mota batek osatzen du, baina denak sortzen dira barruko neuronetatik abiatuta. Hori lortzeko, neuronak modu asimetrikoan zatitzen dira, hau da, batetik bi sortzen direnean, bi horiek ez dira beti berdin-berdinak. Orain, New Yorkeko neurologo batzuek jakin nahi izan dute zeren arabera sortzen duen garunak neurona-mota bat edo beste bat.

Neurona-mota berria noiz sortuko den neuronak berak erabakitzen du, eta horren gakoa denbora da. Hain zuzen ere, esperimentuetan ikusi dute neurona batek, zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta ahalmen txikiagoa duela garunaren barrualdeko neurona berriak egiteko. Denborak aurrera egin ahala, kanpoaldeko neuronak errazago sortzen dira. Horrela kontrolatzen du gorputzak garunak egitura zuzena izatea, neuronek denbora kontrolatuta.

1
221
2006
6
024
Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila