Eguzki-sistemako planetak sortu aurretik, planetesimal deritzen gorputz batzuk eratu ziren hasierako hodei- eta gas-hodei handia kondentsatu zenean. Bada, planetesimal horiek txiki-txikiak baziren ere (160 kilometroko diametroa ere izan zezaketen), ez ziren harri-zatien multzo hutsak; nukleo urtu bat zuten, gaur egungo planeten antzera. Ondorio horretara iritsi da Massachusetts Teknologia Institutuko eta Toronto Unibertsitateko ikertzaile-talde bat, planetesimal haien arroka-zati batzuk, akondritoak, aztertuta. Hain zuzen, ikusi zuten akondritoek dituzten eremu magnetikoak izateko planetesimalek nahitaez nukleo urtu bat izan behar izan zutela.