Galaxien 'anatomia'

Galaxia gehienen nukleoak zulo beltzak dira. Gurean ere hala gertatzen da. Orain, horiek galaxien itxuran duten eragina aztertu dute Kanarietako IAC zentroko ikertzaileek.

Emaitzen arabera, galaxiaren erdian dagoen zulo beltzaren masak galaxia osoaren forma finkatzen du; zenbat eta zulo beltz masiboagoa, orduan eta gertuago daude nukleotik galaxiako izarrak. Korrelazioa, gainera, oso ona da.

Galaxien erdian dauden zulo beltzek Eguzkiak baino milioi bat aldiz handiagoko masa dute, gutxienez; tamaina, ordea, Eguzkiak baino lau aldiz besterik ez. Masaren dentsitate horrengatik, zulo beltzek sortzen duten eremu grabitatorioa galaxia osoan eragina izateko modukoa da. IACen egindako ikerketa horren emaitzak kontuan hartuta, aurrerantzean galaxia baten itxura ikuste hutsarekin erdiko zulo beltzaren masa igarri ahal izango dute astronomoek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila