Galaxia espiral bat, unibertsoa oso gaztea zenekoa

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

galaxia-espiral-bat-unibertsoa-oso-gaztea-zenekoa
BRI1335-0417 galaxiaren irudia, ALMA teleskopioak hartua, karbono-ioien igorpena detektatuz. Arg. ALMA (ESO/NAOJ/NRAO), T. Tsukui & S. Iguchi

Espiral itxurako galaxia-disko bat aurkitu dute, Big Bangetik 1.400 milioi urtera sortu zena; izar gehienak sortu baino askoz lehenago. Horrelako galaxia egituratuak sortzeko denbora gehiago behar zela uste zen.

Disko-galaxia helduek, Esne Bideak kasu, izar zaharrez osatutako egitura trinko baten inguruan biratzen dute; egitura horrek erraboila izena du, eta zulo beltz supermasibo bat du bihotzean. Oraindik ez dakigu ondo nola sortzen diren horrelako egiturak. Baina ereduek iradokitzen dute unibertso primitiboan galaxien eraketa kaotikoa izan zela, eta hasieran protogalaxia txiki, zurrunbilotsu eta desegituratuak sortu zirela. Jotzen zen milaka milioi urte beharko zituztela galaxia espiral eta eliptiko egonkor bihurtzeko.

Orain, ordea, ALMA teleskopioa erabiliz, BRI 1335-0417 galaxia identifikatu dute Takafumi Tsukui eta Satoru Iguchi ikertzaileek. Forma espirala du, eta  erdigunean masa trinko bat, ikertzaileen ustez zulo beltz batez eta izarrez osatutako erraboila bat  izan litekeena. Eta, kalkulatu dutenez, Big Bangaren ondorengo 1.400 milioi urtetan sortuak dira ezaugarri horiek. Science aldizkarian argitaratu dute lana.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.