Genevako Unibertsitateko fisikariek fotoi baten egoera kuantikoa bi kilometrora teleportatzea lortu dute. Berrogeita hamabost metrora zeuden bi laborategi bi kilometroko zuntz optiko bidez konektatu dituzte esperimentua egiteko. Orain arte, teleportazioak ez zuen arrakastarik izan hain distantzia luzeetan.
Teleportazioak ez du esan nahi fotoia desagertu eta bi kilometrora agertu denik; baizik eta bi kilometrora dauden bi fotoi kuantikoki ‘lotu’ dituztela eta, ondorioz, batean eragindako aldaketa kuantikoak bestean islatu direla.