Foka, itsas lehoi eta mortsen arbaso baten fosila aurkitu dute Artikoan, Kanadako Museko Naturaleko zientzialariek. Pinipedoen 23 milioi urteko arbasoak hegatsak beharrean hanka palmatuak zituen, eta igerian eta oinez ibiltzen zekien.
Puijila darwini izena eman diote espezie aurkitu berriari. Ezagutzen den pinipedo primitiboenaren fosila da. Zientzialariek esan dutenez, litekeena da Artikoan aurkitu izanak adieraztea pinipedoen eboluzioaren jatorria Artikoa izan daitekeela, eta ez Ipar Amerikako mendebaldeko kosta, lehen uste zen bezala.
Pinipedoek hegatsak izan aurretik izango zuten itxuraren zantzu bat ematen du aurkikuntzak. Ikertzaileek diotenez, eboluzioaren hutsune garrantzitsu bat betetzen du.