Fetua elikatzen duen karena ez da esterila: bakterioak ditu

Amaren ahoko bakterio-komunitatearen antzekoa da karenekoa

Rementeria Argote, Nagore

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

fetua-elikatzen-duen-karena-ez-da-esterila
Arg. © Science/AAAS

Amaren karenean bakterioak egon daitezkeen susmoa 2012an zabaldu zen. Haur jaioberrien hesteetako bakterioak erditzean hartutakoak zirela uste zuten, baina hara non ikusi zuten amaren baginako bakterio-komunitatea eta haurraren gorozkietakoa ez zirela berdinak. Hortaz, bakterio horiek beste jatorri bat izan behar zuten. Giza Mikrobioma Proiektuaren baitan, 320 karenetako mikrobioma aztertu zuten: DNA erauzi eta sekuentziatu egin zuten bakterio-espezieak identifikatzeko.

Ikerketan topatu zituzten bakterio-espezieak ahoan izaten den bakterio-komunitatekoen antzekoak dira. Kopuruan bakterio gutxi omen daude karenean, eta gehienbat espezie onberak dira, metabolismoan laguntzen duten bakterioak batez ere. Horien jatorria amaren ahoan badago, haurdun dagoen emakumearen aho-osasuna zaintzearen garrantzia indartu beharko litzateke, lehen ere bai baitaude aho-osasuna eta haurdunaldiko konplikazioak lotzen dituztenak ikerketak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.