Feniziarren portuak hirien azpian

Feniziarren portuak hirien azpian
2006/02/01 | Elhuyar

Sidon eta Tyros hirietako antzinako portuak non zeuden aurkitu dute: gaur egun hirigunea dagoen azpian.

Libanoko bi hiri horiek merkataritza-portu garrantzitsuak ziren feniziarrentzat duela hiru mila bat urte. Ordutik, hiriak asko aldatu dira, ordea, eta adituek ez zuten antzinako portu haien arrastorik. Orain, antzina itsasertza non zegoen jakin nahi izan dute CEREGE geozientzien Europako zentroko ikertzaileek. Horretarako, zundaketak egin dituzte hiriguneetako berrogei gunetan; eta sedimentuetako haziak, egurrak eta abar aztertuta eta datazioak eginda, portuak non zeuden ondorioztatu dute.

Berriak labur
3
1
217
2006
2
006
Historia; Giza zientziak
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila