Familia bat landare erraldoi batentzat

Familia bat landare erraldoi batentzat
2007/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: J. Holden)

Taxonomistek urrats garrantzitsu bat egin dute landareen sailkapenean: lore erraldoiak dituen landare bat sailkatzea lortu dute, landarea aurkitu eta berrehun urtera.

Izen zientifikoa bazuen landareak, Rafflesia arnoldii, eta ez da lore erraldoiak dituen landare bakarra. Hala eta guztiz ere, biologoek ez zekiten zein familiatan sailkatu behar zuten, hau da, zein beste landare diren gertuko espezieak eboluzioan.

Hori jakiteko erabiltzen diren metodoek ez dute balio izan. Alde batetik, ezin izan dute ohiko azterketa morfologikoa egin, landareak ez duelako ez zurtoinik ez hostorik. Ez du halakorik landarea bizkarroia delako eta onddo mikroskopikoen bitartez elikatzen delako. Beste alde batetik, espezieak sailkatzeko erabiltzen den DNA-azterketak ere ez du emaitza onik eman. Normalean, kloroplastoetako DNA erabiltzen da landareak sailkatzeko, baina, bizkarroia izanda, gene horiek galdu egin ditu.

Azkenean, mitokondrioetako DNA erabili behar izan dute biologoek landarea sailkatzeko. Lan handia izan da, beste landare askoren mitokondrioetako DNA aztertu behar izan dutelako espezieak konparatu ahal izateko; guztira ehun espezietik gora aztertu behar izan dituzte.

1
228
2007
2
005
Botanika; Biologia; Genetika
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila