Exoplanetak garbiago ikusteko bortize optiko bat

Exoplanetak garbiago ikusteko bortize optiko bat
2006/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: Arizonako Unibertsitatea)

Ez da erraza exoplaneta bat garbi ikustea; izan ere, orbitatzen duen izarraren argiak estali egiten du, nolabait, eta teleskopio onenekin ere bereizmena txarra izaten da. Exoplanetak ahalik eta garbien ikusteko koronografoak erabiltzen dira; baina emaitza hobeak eman ditzakeen beste tresna bat agertu da: bortize optikoa.

Bortize optikoa beste zeregin batzuetarako erabiltzen da, eta Arizonako Unibertsitateko ikertzaile batzuk konturatu ziren teleskopioari gehituta exoplanetak behatzeko erabil zitekeela. Bortize optikoan, beirazko xaflak eskailera kiribil batean bezala daude kokatuta, eta argia desbideratu egiten dute; horri esker, izarraren argia eta planetari dagokiona bereiz daitezke.

Lehenengo, konputagailu bidez egin dute proba, eta disko opaku bat baino ehun aldiz eraginkorragoa dela ikusi dute. Laborategian ere probatu dute, eta bi laser-izpi bereizten dituela ikusi dute. Bortize optikoa exoplaneta bat ikusteko tresna egokia izan daitekeela garbi geratu da; orain, puntako teleskopio batekin uztartzeko lanak egin beharko dituzte.

Berriak labur
7
1
217
2006
2
014
Teknologia; Fisika; Astrofisika; Astronomia
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila