NASAren Spitzer espazioko teleskopioari esker, bi astrofisikari-taldek exopla-neta bana ikusi dute igortzen duten argi infragorriari esker. Goddard zentroko lantalde batek HD 209458b izeneko exoplaneta ikusi du, eta Harvard-Smithsonian zentroko beste talde batek TrES-1.
Biek ala biek izar batetik oso gertu orbitatzen dute; beraz, tenperatura oso altuak dituzte eta izugarri azkar mugitzen dira. Eta horri esker ikusi dituzte, taldeek behaketa-denbora laburrak zituzten eta.
Berez, helburua planeta hotzagoak ikustea da —Lurra bezalakoak—, baina askoz gehiago kostako da: izarretik urrutiago daudenez, makalago orbitatzen dute; eta horiek detektatzeko behaketek oso luze joko dute.
Dena dela, dagoeneko 130 exoplaneta detektatu dituzte (orbitatzen duten izarraren mugimenduan duten eraginagatik dakite hor direla). Eta aurrera-kuntza handia izan da azkenean horietako bi ikustea. Lehia handia zegoen, gainera, hori lortzen lehenak izateko.