Euskal baleak gero eta txikiagoak dira, estresaren ondorioz

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

euskal-baleak-gero-eta-txikiagoak-dira-estresaren-
Euskal balea heldu bat (Eubalaena glacialis), kumearekin. Arg. Jabetza publikoa

AEBko Ozeano eta Atmosferaren Admistrazioak 1980tik egindako ikerketek agerian jarri dute Ipar Atlantikoko sardako balea edo euskal balea (Eubalaena glacialis) txikitzen ari dela. Batez beste, balea heldu batek duela 30 urte baino 1,5 metro gutxiago neurtzen duela kalkulatu dute.

Ikertzaileek gogorarazi dutenez, gaur egun, 400 banako baino ez dira geratzen; garai historikoetan izan zuen oparotasunetik oso azpitik. Haien ehiza debekatuta dagoen arren, eta etsai zuzenik ez badute ere, giza-jardueren kaltea jasaten jarraitzen dute. Are gehiago: azken urteetan kalte handiagoa jasan dute. Hain zuzen, urrutitik gidatutako ontzi eta droneen bidez egindako neurketetan, ikusi dute lesio subletalak  (unean horretan heriotza eragiteko gai ez direnak) ugaritu egin direla; bereziki, arrantza-ontzien tresnek sortutakoak.

Ikertzaileen ustez, estres horrek baleak gutxiago haztea ekarri du, eta ugalketa-arrakasta txikiagoa izatea ere eragin lezake. Horrenbestez, ehiza debekatzea ez da nahikoa baleen populazio bere onera ekartzeko.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.