Euliaren oroimenaren sekretuak

Drosophila euliak lau oroimen-maila ditu, baina horietatik bi bakarrik finkatzen ditu garunean. Ikertzaileek argitu dute zein den bi horien arteko lotura.

Drosophila euliak lau oroimen-maila ditu, baina horietatik bi bakarrik finkatzen ditu garunean. Orain, ikertzaileek argitu dute zein den bi horien arteko lotura, eta lortu dute ikustea oroimen batek eragiten dituen neuronen arteko konexioen aldaketa.

B. BADER / FISCHBACH LAB.

Usainak eta deskarga elektrikoak erabiliz ikertu dute zientzialariek euliaren oroimen-sistema. Usain jakin bat eskaintzen dieten bakoitzean ematen diete deskarga; hartara, euliak erlazionatu egiten ditu biak. Esperimentu horrekin, marka fluoreszenteen bitartez, neuronen arteko konexioak aldatu egiten direla baieztatu dute.

Horrez gain, oroimen-mailen funtzionamenduaren hainbat ezaugarri argitu dituzte. Epe motzeko eta ertaineko oroimenak ez dira euliaren garunean finkatzen, baina lagundu egiten dute hirugarren maila batera pasatzen, han finka daitezen. Maila horri anestesiarekiko erresistentea den oroimena deritzo.

Azkenik, ikasitako zerbait epe luzeko oroimenean finkatzen denean, anestesiarekiko erresistentea den mailatik ezabatzen da. Ez da bi maila horietan batera geratzen. Zientzialarien ustez, horrek esan nahi du bi oroimen-motak ez daudela garuneko bi eremuetan kokatuta.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila