Espezieak uste baino azkarrago bereizten dira


Espezie jakin bateko populazioei ingurune bereizi eta desberdinetan bizitzea tokatzen zaienean, eboluzionatu egiten dute haietara egokitu ahal izateko eta askotan bi espezie desberdin izatera iristen dira.

Massachusetts Unibertsitateko Andrew Hendry ikerlariak Whashington aintziran askatutako izokinen eboluzioa aztertu du, espeziazioa zenbat denboran gertatzen den jakiteko asmoz, eta espezie batetik bi sortzeko 12-14 belaunaldi nahikoa izan direla ikusi du. Fruta-eulietan 9 belaunalditan gertatzen da prozesua. Neurtutako abiadura horiek orain arte ikusitako azkarrenak baino 10 bider handiagoak dira eta espeziazioa uste baino belaunaldi gutxiagoan gertatzen dela adierazten dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila