Esne-bidea, Andromeda bezain handia

Esne-bidea, Andromeda bezain handia
2009/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Esne-bidearen tamaina kalkulatu du Kaliforniako Harvard-Smithsonian Zentroko astronomo-talde batek, irrati-teleskopioen sare bat erabilita: Very Long Base Array taldea. Estatu Batuetan barreiatuta dauden hamar teleskopio dira, eta, elkarrekin erabiltzen direnean, zehaztasun handiko seinaleak jasotzea lortzen dute. Neurketaren emaitza da Esne-bidea uste baino % 15 handiagoa dela, Andromeda galaxiaren tamainakoa, gutxi gorabehera. Orain arte, 100.000 argi-urtekotzat jotzen zen Esne-bidearen tamaina.

Hori jakiteko, astronomoek neurtu dute zer distantziatara dauden izarren sortzegune batzuk. Paralajearen metodoa erabili dute, hau da, aztertu dute zenbat mugitzen diren gune horiek urrutiago dauden izarrekiko, Lurraren orbitaren aurkako bi puntutatik ikusita. Datu horiekin, triangelaketaren bidez, jakin daiteke zein distantziatara dauden guneak, eta, hortik, galaxiaren tamaina ondoriozta daiteke.

Tamainaz gain, astronomoek neurtu dute zer abiaduratan ari den galaxia osoa errotatzen bere zentroarekiko. Datu hori ere uste zen baino handiagoa da. Azkenean, neurketa zehatzagoak eginda ikusi dute galaxia uste baino handiagoa dela, eta uste baino errotazio azkarragoa duela.

1
250
2009
2
013
Astronomia
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila