XII. mendetik aurrera, asko erabili zuten tinta ferrogalikoa pergaminoan edo paperean idazteko. Baina tintak materialaren kolagenoarekin erreakzionatzen du, eta eskuizkribua hondatzen du. Horregatik, antzinako eskuizkribuak ikertzen dituzten zientzialariak batzuetan ez dira haiek zabaltzera ere ausartzen, erabat hondatzeko arriskua baitute. Orain, Britainia Handiko Cardiff Unibertsitatean, X izpiko Diamond sinkotroia erabiltzen hasi dira antzinako eskuizkribuak irakurtzeko. Sinkotroiak sortzen duen argia eguzkiarena baino hamar mila milioi aldiz distiratsuagoa da, eta, horren bidez, tinta ferrikoz idatzitako dokumentuaren irudi tridimentsionala lortzen dute ikertzaileek. Hartara, dokumentua zabaldu gabe irakur dezakete.