Eskizofreniari aurre egiteko itu berri bat

Eskizofreniari aurre egiteko itu berri bat
2008/04/01 | Elhuyar

Eskizofrenia duten gaixoetan, 5-HT2A errezeptoreen --serotonina neurotransmisorearen errezeptoreak-- hiperaktibotasuna da ezaugarri bat. EHUko ikertzaileak dituen nazioarteko ikertzaile-talde batek Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batean aurkitu du 5-HT2A errezeptoreak lotura handia duela beste errezeptore batekin: mGluR2-arekin. Frogatu dute bi errezeptoreek dimeroak osatzen dituztela neuronetan, eta elkarri modu negatiboan eragiten diotela. Hala, mGlu2 errezeptorea estimulatzen duten botikek 5-HT2A errezeptoreak inhibitzeko antipsikotiko gisa joka lezakete.

1
241
2008
4
009
Farmakologia; Medikuntza; Biokimika
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila