Eskiatzeko muskuluak indartu egin behar dira

Aurten eskiatzeko garaia bukatzear baldin badago ere, aholkuak emateko edozein une da ona. Brigitte Valois medikuak Pariseko aldizkari batean aurkeztutako txostenetatik ideia interesgarriak atera ditugu.

Edozein kirolarik kirolari ekin aurretik berotze-ariketak egiten dituen bezala, eskiatzen hasi baino hiru aste lehenagotik hanketako muskuluak indartzea komeni da. Egia da eskiatzea ez dela oso kirol dinamikoa (tonikoa baizik), baina oinak eskietara lotuta daudenez, neke handia jasaten dute. Gainera eskiatzaileaskok urtean zehar kirolik egiten ez duenez, gero eta arrazoi gehiago dago aurreko hiru aste horietan muskuluak indartzeko.

Istripuei dagokienez, eskiatzaile orok istripuren bat izan duela esan daiteke. Istripu-portzentaiarik handiena egunaren bukaeran edota hirugarren edo laugarren egunean (astebeterako joaten direnetan, adibidez) izaten da.

Altitudera moldatzeak ez du arazo askorik sortzen; Europako eski-estaziorik gehienak 2.000 m-ko altitude inguruan bait daude. Hala ere, arazo txikiren bat sor dezakeena altuera horretan egiten den esfortzua da. Batez ere, egun bateko edo biko ihardunaldiak egiten direnean somatzen da aklimatazio eza.

Azken faktorea hotzari dagokiona da. Tenperatur aldaketak handiak izan daitezke kirola praktikatzen ari zarenetik atsedenean zaudenera bitartean. Beraz, arropa beroak eta gorputzari ongi egokitzen zaizkionak erabili behar dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila