Erremedioa gaitza baino okerragoa

Mississippi ibaiaren inguruan izaten diren uholdeak gero eta larriagoak direla ohartarazi du Washington Unibertsitateko ikertzaile batek. 1903. eta 1993. urteetako uholdeetan, adibidez, ibaiaren ur-emaria berdintsua zen, baina azkenekotan ibaiaren maila dezente gorago iritsi zen.

Hain zuzen, St Louis hiriaren iparraldean makina bat esklusa, presa, kanal eta lubeta eraiki ziren hiria uholdeetatik babesteko, eta ikertzaileak haiei egotzi die errua. Hainbeste ingeniaritza-lanek uraren maila igo egin dutela aldarrikatu du. Missouri, Ohio eta Meramec ibaiak ere aztertu ditu eta han ere antzeko emaitzak lortu ditu. Horregatik, uholdeak eragozteko hartzen diren neurriak berriz aztertzea proposatu du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila