Erloju genetikoak ugaztunen zeluletan

Erloju genetikoak ugaztunen zeluletan
2009/02/01 | Elhuyar

Suitzako Teknologia Institutu Federaleko biologo batzuek erloju gisa jokatzen duen egitura bat sortu dute ugaztun baten zelula batean. Bakterioetan lortu izan da hori lehen ere, baina ugaztunen zelulak askoz konplexuagoak dira. Suitzako ikertzaileek erabili duten trikimailua da zelulari gene bat gehitzea, bere buruaren espresioa ziklikoki geldiarazten duena. Genea aktibatzearen ondorioa genea bera desaktibatzea da. Horrela sortzen dituzte erlojuaren pultsuak, eta DNA-molekularen atzeranzko irakurketa luze batek pultsuen arteko denbora kontrolatzen du.

1
250
2009
2
020
Genetika
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila