Eremu magnetikoaren aldaketa txikiak, ozeanoen eraginez

Eremu magnetikoaren aldaketa txikiak, ozeanoen eraginez
2009/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: Paul Downey)

Illinoisko Northwestern Unibertsitateko Gregory Ryskin irakasleak proposatu du ozeanoetako urak eragiten dituela Lurraren eremu magnetikoak ehun bat urteko denbora-tarteetan izaten dituen aldaketak.

Lurraren eremu magnetikoaren aldaketen artean, ezagunena hainbat mila urtean behin gertatzen den alderantzikatzea da. Horretaz gainera, baina, aldaketa txiki batzuk izaten ditu aldian-aldian, nabigatzeko edo atmosfera modelizatzeko garaian kontuan hartu beharrekoak.

Geofisikari gehienek jotzen dute aldaketa handiak bezala aldian aldiko aldaketa txikiak ere eragiten dituela Lurraren nukleoko burdinurtuak. Illinoisko zientzialariak proposatutakoaren arabera, berriz, ozeanoetako uretan disolbatuta dauden gatzek eratzen dituzten korronte elektrikoak dira horien eragileak. Haren esanean, korronte elektriko horiek nahiko handiak dira bigarren mailako eremu magnetiko bat sortzeko, eta eremu magnetiko nagusian aldaketa txikiak eragiteko.

1
257
2009
10
003
Fisika; Geologia
Albisteak
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila