Epe luzerako poluzioa

Nahiz eta zentral elektrikoek ingurugirora igorritako sulfuro dioxidoko kantitatea % 90 jaitsi duten, Europako mendialdeko ibai eta errekek hamarkadak beharko dituzte azidoa erabat garbitzeko. Oxfordshire-ko Hidrologia Institutuak Gales-ko ibaiak aztertu ditu, batez ere uholdeak izan ondoreneko uneetan. Hain zuzen, substantzia kimiko toxikoen garraioa aztertu du. Txostenaren arabera, nahiz eta igorpen-kontuetan oso neurri gogorrak hartu, onurak oso epe luzera baino ez genituzke nabarituko. Lurrazpiko akuiferoetan pilatutako ur azidoa etengabe ponpatzen omen da azaleko erreka eta ibaietara eta, ondorioz, hamarkadak beharko lirateke akuifero horiek garbitu eta bide batez errekak ere garbitzeko

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.