Entzima artifizialak kokainomanoentzat

strong>

Columbia-ko Unibertsitateko Donald Landry doktoreak eta bere ekipoak burututako ikerketa baten arabera, entzima baten bidez kokainazko eta krackezko molekulak odolean apur daitezkeela eta horrela toxikomanoek duten drogarekiko lotura murriz daitekeela diote.

Entzima antigorputz monoklonal katalitiko bat (AMK) da. Antigorputza da antigeno espezifiko bati lotzen zaiolako, eta katalitiko deitzen bazaio, molekula bi produktu inertetan banatzen duelako da. Abantaila klinikoa, beste produktu batzuen aldean azkar eragitean datza. Izan ere desipramina izeneko antidroga klasikoak adibidez, aste batzuk igaro arte ez du eragiten.

Produktua ez da aurten merkaturatuko eta merkaturatzen denean injekzio bidez hartuko da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.