Energia handieneko argi-izpia

Inoiz lortu den argi-izpirik ahaltsuenak 385 nanometroko uhin-luzera du eta aurreko errekorra baino 1.000 bider laburragoa da, hau da, mila bider energia gehiago du. Estatu Batuetan lortu dute, Argonneko Laborategi Nazionalean, elektroi askeko laserra erabilita. Beraz, aurrerantzean ezaugarri horiek dituen laserra erabili ahalko da, materialen egitura eta ezaugarriak oraingo teknikekin baino zehatzago eta denbora laburragoan aztertzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila