Elebidunen garuna elebakarrena baino eraginkorragoa da zeregin batean kontzentratzeko

Helene Armentia Artzak

Elhuyar Zientzia

elebidunen-garuna-elebakarrena-baino-eraginkorrago
Garuneko konexioen irudi traktografikoa. Arg. Creative Commons

Montrealgo Unibertsitateko eta Geriatria Institutu Unibertsitarioko ikertzaileen arabera, elebidunen garuna elebakarrena baino eraginkorragoa bihurtzen da urteetan baliabideak erabiltzeko orduan. Hori frogatzeko, ikertzaileek zeregin bat jarri zieten adineko elebakarrei eta elebidunei, eta haien garunen konexio funtzionalak alderatu zituzten. Zereginak kontzentrazioa eskatzen zuen interferentziei aurre egiteko. Ikerketak erakutsi zuen adineko pertsona elebidunen garunek ibilbide txikiagoak eta egokiagoak erabiltzen dituztela eskatutako informazioa lortzeko.

Ikertzaileek ikusi zuten, halaber, adineko elebidunek ez zutela garunaren alde frontala erabiltzen lan horiek egiteko. Garunaren alde horretan besteetan baino eragin handiagoa du zahartzeak. Hori dela eta, ikertzaileek uste dute garun elebidunak hobeto prestatuta egon litezkeela zahartze kognitiboa edo dementzia prebenitzeko.

Journal of Neurolinguistics aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila