Ekialde Ertainean sortu ziren zakur txikiak

Ekialde Ertainean sortu ziren zakur txikiak
2010/07/01 | Elhuyar

Zakur txikiak Ekialde Ertainean sortu zirela ondorioztatu du Kalifornia Unibertsitateko genetikari-talde batek, zakur handiak eta txikiak bereizten dituen genearen jarraipena eginda. Ikusi dutenez, zakur txiki guztiek IGF1 genearen aldaera jakin bat dute, eta, zakur handietan, berriz, oso gutxitan agertzen da aldaera hori. Kanido basatietan ere ez da aldaera hori aurkitu, Ekialde Ertaineko otso batzuetan izan ezik. Guztietan aldaera bera denez, ikertzaileek adierazi dute ia-ia ziur otso horietatik sortu zirela zakur txikiak, arbaso bakar batetik, alegia.

1
266
2010
7
008
Genetika; Geografia
Albisteak
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila