Ekaitza iragartzea zaila da

Ozeano Atlantikoaren iparraldean jaio eta garatzen dira zurrunbilo antzeko depresioak. Horiek gehienetan euria ekartzen dute Europara eta batzuetan ekaitz suntsigarriak ere bai. Nola jakin daiteke, ordea, depresioak ekaitza sortaraziko duela? Meteorologoek ez dute jakiten eta hogeita lau ordu baino lehenago iragartzeko gauza ez dira.

Ekaitza iragartzea zaila den arren, zientzilariek ez dute etsitzen. Egoera atmosferikoan aldaketa txikiak izanda, oso fenomeno meteorologiko desberdinak sortarazten diren gune sentikorrak aurkitu nahi dituzte orain.

Horregatik aurtengo neguan nazioarteko FASTEX izeneko programa gauzatu da, bertan neurketa-piloa egin delarik. Hegazkin, itsasuntzi eta buiak, radar eta neurgailuz josita ibili dira Atlantikoaren iparraldean, normalean meteorologiarako ekipamendu gutxi izaten duen zona bada ere. Zientzilariek egoera atmosferikoan aldaketa txikiak izanda oso fenomeno meteorologiko desberdinak sortarazten diren gune sentikorrak aurkitu nahi dituzte.

Ekaitza iragartzen duten seinaleak identifikatu ondoren, depresioen etorkizuna erabakitzen diren gune estrategikoetan iragarpenak egiteko neurgailuak ipini beharko dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila