Ehiztari ehizatua

Ehiztari ehizatua
2008/10/01 | Elhuyar

Beste birus baten infekzioak jotako birus bat aurkitu du lehenengoz Marseillako Mediterraneoko Unibertsitateko talde batek Parisko hozte-dorre batean. Ostalaria amebei eraso egiten dien birus erraldoi bat da --bakterio batzuk baino handiagoak izan ohi dira birus erraldoiak--, eta erasotzailea, berriz, 21 proteina baino kodetzen ez dituen genoma duen birus txiki bat. Sputnik izena eman diote birusaren birusari, eta birofagoen taldea definitu dute sailkatzeko (bakterioei eraso egiten dien birusak bakteriofagoak direnez, birusei eraso egiten dietenei birofago esatea adostu dute zientzialariek).

1
246
2008
10
016
Mikrobiologia
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila