Eguzkiaren gainazaleko plasma-zorrotadak zehazki nola sortzen diren azaltzen duen eredu bat sortu dute. Espikula deitzen zaie plasma-zorrotada horiei. Egunero milaka espikula sortzen dira, eta haietan segundoko 50-150 kilometroko abiaduran ateratzen da plasma Eguzkiaren gainazaletik koroarantz. Badira ehun bat urte behatzen direla, baina ez zegoen oso argi nola sortzen ziren. Orain, eredu bat sortu dute, eta ikusi dute eredu horrekin egindako simulazioak guztiz bat datozela Eguzkian gertatzen denarekin. Hala, lortu dute zehaztea Eguzkiko plasmaren eta eremu magnetikoaren arteko zer elkarrekintza fisikoren bidez sortzen diren espikulak. Eta, aldi berean, horrek azaltzen du, baita ere, nola espikulen eraginez hain tenperatura altua hartzen duen Eguzkiaren kanpoko atmosferak. Science aldizkarian argitaratu dute lana.
Elhuyarrek garatutako teknologia