Eguzkia ez zen jaio toki lasai batean

Eguzkia ez zen jaio toki lasai batean
2008/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Eguzkia oso urruti dago Esne-bidearen zentrotik. Horri esker garatu da bizia Lurrean, eguzki-sistemak ez baitu erradiazio kosmiko askorik jasotzen. Hala ere, Baltimoreko Space Telescope zientzia-institutuko ikerketa baten arabera. Eguzkia galaxiaren zentrotik gertuago jaio zen, biziak ezinezkoa dirudien toki batean, eta gero kanpoalderantz mugitu zen. Eboluzio horren berri Eguzkiaren konposizio kimikoan islatzen da, adin bereko beste izarrek baino burdina gehiago baitu.

Nazioarteko astronomo-taldeak migrazioaren aukera aztertu du, ordenagailuz egindako simulazio baten bitartez. Ehun mila orduko kalkulua izan da superordenagailu batean, Eguzkiaren jaiotzatik gaur egungo egoerarainoko tartea simulatzeko. Emaitza bat dator migrazioaren hipotesiarekin. Eta hipotesia ona bada Eguzkiaren bilakaera azaltzeko, beste izar batzuentzat ere balio du, eta horrek eragina du galaxien sorrerari buruzko ikerketetan.

1
247
2008
11
003
Astronomia
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila