Eguzki-ekaitzen iragarpena astebete lehenago

Eguzki-ekaitzen iragarpena astebete lehenago
2006/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Williams College Eclipse Expedition)

Lurreko eguraldiaren iragarpena egitea zaila bada, pentsa nolakoa izango den Eguzkikoarena egitea. Bada, fisikari batzuek esan zuten Eguzkiaren egoera iragar zezaketela astebete aurretik; eta, dirudienez, iragarpena nahiko zuzena izan zen.

Iragarpenaren eguna martxoaren 25a izan zen. Nahita aukeratu zuten egun hura eklipse bat izango zelako, eta eklipsean, Eguzkia ezkutatuta dagoenean, koroa garbiago ikusten delako. Hala, iragarpeneko Eguzkiaren koroa benetakoarekin alderatu ahal izan zuten, SOHO behatokiak jasotakoarekin, hain zuzen ere. Eta, esan bezala, irudiak oso antzekoak ziren, iragarpenean asmatu egin zuten seinale.

Emaitza ikusita, iragarpenerako erabilitako eredua orain artekoak baino hobea da, eta erakusten du Eguzki-koroaren portaera geroz eta hobeto ezagutzen dutela. Garrantzizko kontua da hori, Eguzki-ekaitzek sateliteak hondatzen baitituzte.

1
223
2006
9
010
Astrofisika; Astronomia; Teknologia; Fisika
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila