Ebola birusa antzinatean

Ebola birus beldurgarriak 250 pertsona inguru hil zituen iaz Zairen, baina Atenasen K.a. V. mendean 300.000 baino gehiago hil zituen izurriteko bera izan daiteke.

Patrick Olson epidemiologo iparramerikarrak eta bere lankideek puntu askotan antza hartu diete bi izurriteei: infekzioa berehala azaldu eta berehala desagertzea, sukar hemorragikoa, hesteetako ultzerak, zotin iraunkorra, gaixoa laster hiltzea (gaitza sumatu eta astebetera), etab.

Hori gutxi balitz, gaitzaren eramailetzat hartzen den tximino-espezieak Atenastik hurbil fresko batzuetan irudikaturik daude.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila