Ebakitako hanketarako protesiak hobetzeko neurrira egindako konponbideak

Ebakitako hanketarako protesiak hobetzeko neurrira egindako konponbideak
2009/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: tecnalia)

Ebakitako hanketarako protesien egokitzapena hobetzeko neurrira egindako konponbideak diseinatu dituzte Tecnalia Korporazio Teknologikoak eta Valentziako Biomekanika Institutuak (IBV).

Protesia gaixoaren hankara lotzen duen ahokadura pertsonalizatua diseinatu dute ordenagailu bidez. Horretarako, gaixoaren hankaondoaren geometria aztertzen dute laser bidezko eskaner batekin. Eskanerrean lortutako emaitzei esker, gaixoaren hankaondora egokitzen den ahokadura bat fabrika daiteke.

Ahokadura pertsonalizatu horrek behar bezala gainditu ditu ahokatze-probak. Laster, erresistentzia mekanikoa neurtuko dute, indarrean den araudiaren arabera.

1
256
2009
9
005
Osasuna
Albisteak
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila