Duela zortzi milioi urteko bakterioak berpizturik

Duela zortzi milioi urteko bakterioak berpizturik
2007/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: M. Curran/Antartikako Australiar taldea)

Izotzaren kontserbazio-ahalmenak aukera eman die Estatu Batuetako biologo batzuei duela zortzi milioi urteko bakterioak pizteko. Antartikako Beacon haraneko glaziar bateko izotzean zeuden bakterioak.

Denborarekin geruzaka pilatu den izotzetako laginak hartuta, hainbat garaitan izoztutako bakterioak eskuratu dituzte biologoek, duela 10.000 urtekoak berrienak eta zortzi milioi urtekoak zaharrenak. Kasu askotan, bakterioen zelulak degradatuta zeuden; baina, beste batzuetan, zelulak desizoztu, eta bakterioak bizira itzuli ahal izan dituzte. Orain arte berpiztutako bakterio zaharrenak duela 300.000 urtekoak ziren.

1
235
2007
10
013
Mikrobiologia
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila