2015/05/27
318. zenbakia
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
Duela 430.000 urteko hilketa batek Atapuercako misterioetako bat argitzen lagundu du
Atapuercako Hezurren Osineko garezur bati esker, aztarnategiko gorpu-metaketaren jatorria argitzeko aukera izan dute ikertzaileek. Hain zuzen ere, duela 430.000 urteko 28 gorpuen aztarnak aurkitu zituzten arkeologoek Hezurren Osinean, eta ez zekiten metaketa hori nahita edo halabeharrez gertatu ote zen. Orain, hango garezur bat ikertuta, ikusi dute banako hori nahita hil zutela, eta gero bota zutela osinera. Hortaz, badirudi Hezurren Osineko metaketa ez zela istripuz gertatu, baizik eta nahita.
Burezurreko bi zuloak eta inpaktuen nondik norakoak erakusten dituen irudia. Arg. Sala et al.
Ikertu duten garezur hori 17. burezurra da, eta indusketaren hogei urtetan (1990-2010) jasotako 52 zatik osatzen dute. Gizonezko gazte batena da, eta bi zulo ditu kopetan, ezkerreko begiaren gainean.
17. burezurra Arg. Javier Trueba/Madrid Scientific Films
Teknika forentseak erabilita, frogatu dute bi zuloak objektu berberarekin eta angelu desberdinekin emandako bi kolperen bidez egin zituela norbaitek. Alegia, hilketa bat izan zen, kolpeak ez ziren istripuz gertatu. Ikertzaileen oharraren arabera, “gizateriaren historian ezagutzen den lehen erailketa-kasua” izango litzateke.
Ikertzaileek ondorioztatu dute hil ondoren beste gizaki batzuk eraman zutela Hezurren Osinera, eta horrek iradokitzen du nahita metatu zituztela leku hartan gerora topatu diren gorpuak.
Giza Eboluzio eta Portaerari buruzko UCM-ISCIII Zentro Mistoko Nohemi Salak zuzendu du ikerketa, eta EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Sailean Ikerbasqueko ikertzaile dabilen Asier Gómez Olivencia izan da parte-hartzaileetako bat. Artikulua, berriz, PLOS ONE aldizkarian argitaratu dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 28 € baino ez.