Drogek ikastea eragotzi diete arratoiei

Drogek adimenean eraginik duten edo ez jakiteko, arratoi gazteekin zenbait esperimentu egin dituzte Albertako Lethbridge Unibertsitateko neurozientzialariek. Hogei egunez anfetaminak eta kokaina eman zizkieten arratoiei eta, ondoren, mugitzeko askatasun osoa zuten kaxa handi batean sartu zituzten. Hiru hilabete eta erdira, guztiak hil zituzten burmuinak aztertu eta dendritek zenbat adar zituzten kontatzeko. Izan ere, dendriten adar-kopuruak arratoien adimen-maila adierazten du.

Emaitzen arabera, drogek erabat moteldu zituzten arratoiak, eta gauzak ikasteko gaitasuna murriztu zieten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila