Interneteko formularioetako CAPTCHA sistema liburuak digitalizatzeko ere erabiliko dute. Jatorrian, spam automatikoari kontra egiteko sortu zuten, karaktere distortsionatuetan oinarrituta. Sistemak eskatzen dio erabiltzaileari karaktereen segida distortsionatu bat deskodetzeko formulario bakoitzean. Estatu Batuetako Carnegie Mellon Unibertsitateko informatikariek proposatu dute sistema zabaltzea liburu zaharrak digitalizatzen laguntzeko. ReCAPTCHA sistema berriak, ohiko segida distortsionatuaz gain, digitalizatu nahi den hitz distortsionatu bat deskodetzeko eskatuko dio erabiltzaileari.