Diatomeoak, ederrak bezain indartsuak

Diatomeoak alga mikroskopiko batzuk dira, eta, hain txikiak izan arren, sekulako presioa jasateko gai dira. Nature aldizkarian argitaratu denez, metro karratuko 100-700 tonako presioa jasateko gai dira. Nonbait, siliziozko estalkiaren konposizioak eta egiturak ematen diete gaitasun hori.

NOAA

Eredu matematiko baten bidez ikusi dute, estalkiak egitura galduz gero, diatomeoak askoz ere errazago hautsiko liratekeela.

Siliziozko estalkiari esker, diatomeoak sakonera handian bizi daitezke. Ez hori bakarrik: estalkiak harraparien hortzetatik ere babesten ditu. Batzuetan, haien digestio-hodia zeharkatu eta bizirik ateratzea lortzen dute.

Ikertzaileek diatomeoen hiru espezie aztertu dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila