Magnetospirillum gryphiswaldense bakterioa ezaguna da magnetita-kristalak sintetizatzen dituelako, eta, hala, iparrorratz gisa jarduten duelako. Ezaugarri horri esker, oso interesgarria da nanorrobot gisa erabiltzeko, eremu magnetikoen bidez, tratatu beharreko lekura eraman baitaiteke. Ordea, ez da erraza eraldatzen, eta funtzionalitate berriak gehitzea.
EHUren Magnetismoa eta Material Magnetikoak Taldeko ikertzaileek zailtasun hori gainditu dute, bakterioaren hazkuntza-ingurunean elementu metalikoak gehituta. Zehazki, terbioa (Tb) eta gadolinioa (Gd) gehituta, bakterioak bi konposatuak barneratzea, eta fluoreszente eta kontraste bikoitzeko agente bihurtzea lortu dute. Horrek diagnostiko klinikoetarako aproposa bilakatzen du.
Materials Today Bio aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta, frogatu dute, batetik, terbioak fluoreszente bihurtzen duela bakterioa. Horren bidez, biomarkatzaile gisa erabil daiteke, haren arrastoari jarraitzeko aukera ematen baitu. Bestetik, egiaztatu dute, gadolinioa barneratuta, erresonantzia magnetikoetarako kontraste bikoitzeko agente bihurtzen dela, . Hain zuzen ere, horretara bideratu dute ikerketa. In vitro egindako probetan, baieztatu dute ez dela toxikoa, eta orain lanean ari dira ikusteko baliagarria izan ote daitekeen minbiziaren aurkako tratamenduetan.
Elhuyarrek garatutako teknologia