Diabetisa eta itsutasuna

Bi faktore horien artean erlazio zuzena dagoela zalantzarik gabe esango dizu diabetikoa den edonork. Orain arte izan ere, diabetisaren berezko ezaugarritzat hartu izan da ikusmenaren galera eta hala dela baieztatu bada ere, New Yorken burutu berri den ikerlanak bestelako arrazoiak ere eman ditu ezagutzera.

Albert Einstein Institutuko zientzilariak berez medikuntzari dagokion arazoaz arduratu dira. EEBBetako osasun-erakundeek eskatuta, diabetikoek jasaten duten ikusmen galeraren jatorria aztertzeari ekin zioten iaz eta oraintxu eman dituzte ezagutzera ikerlanaren emaitzak. Garrantzitsuena glukosak zelulen ugalketan eragin zuzena duela baieztatzea izan da.

Ikerlariek baieztatu dutenez, itsutasuna erretinetan gertatzen den odol-basoen areagotzea da. Horren jatorria berriz, era askotara azal daiteke. Nerbio-zelulak hil eta erretinan geratzean, oinarrizko funtzioak kaltetu ezezik, ikusmena oztopatu egiten duen zelula-egitura sortu egiten da. Hori horrela izanik ere, diabetikoei soilik (edo neurri handiago batean) zergatik gertatzen zaien argitu beharra zegoen. Arratoiekin laborategian egindako saioek baieztatu dutenez, glukosa gehiegi duen odolak zelulak ugaltzeko ahalmen handiagoa du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila