Depresioa eta infartua

Miokardioko infartua izan ondoren, gaixoek askotan lo egin eza, nekea eta apetitu falta izaten dituzte.

Miokardioko infartua izan ondoren, gaixoek askotan lo egin eza, nekea eta apetitu falta izaten dituzte. Quebec-en berrehun baino gaixo gehiagorekin egin den inkesta batek dioenez, horiek infartuaren ondoko % 15-20tan izaten diren depresioaren sintomak dira. Depresioak jotakoek infartuaren ondorengo sei hilabeteetan hiltzeko arriskua normalean baino hiru aldiz handiagoa izaten dute. Ikusteko dago depresioaren kontrako tratamenduak zer-nolako eragina izan dezakeen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila