D bitaminaren efektu bikoitza

D bitaminaren efektu bikoitza
2006/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Hezur-mamiaren galerari aurre egiteko D bitaminak onurak ekartzen dituen arren, bitamina horrek berak aurkako efektua ere eragin dezakeela ikusi du Japoniako ikertzaile batek, farmazia-etxe batentzat egindako ikerketan.

Egoerak paradoxa dirudien arren, azalpena topatu dio Kyoji Ikeda fisiologoak. RANK izeneko seinale bat aztertu du horretarako. Seinale horrek osteoklasta bilakatzeko agintzen die zelulei, hau da, hezurra suntsitzen duten zelula-mota bilakatzeko. D bitamina ona da hezurretarako, hain zuzen, RANK seinalea moztu egiten duelako, hau da, zelula aurreosteoklastei osteoklasta bilakatzea galarazten dielako.

Baina ez da hori D bitaminak egiten duen gauza bakarra, eta horregatik sortzen da paradoxa. Izan ere, D bitaminak egiten duen bigarren gauza da zelula hezur-eraikitzaileetan RANK seinalea handitu, eta zelula horiek osteoklasta bilakatu.

Horren arabera, D bitaminak onurak ekartzen dizkie hezur-galera handia jasaten ari direnei. Gainerakoetan, balantza orekatuta gelditzen da.

1
220
2006
5
022
Biokimika
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila