COVID-19tik epe luzean babesten duten zelulak topatu dituzte hezur-muinean

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

covid-19tik-epe-luzean-babesten-duten-zelulak-topa

COVID-19 arina izan duten pertsonen hezur-muinean epe luzean antigorputzak sortzen dituzten zelulak topatu dituzte. Hala, gaitza pasa dutenek epe luzerako babesa dutela baieztatu dute. Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa

COVID-19a izan duten 77 pertsonaren immunitate-sistema aztertu dute. Ikusi dute infektatu zirenetik lau hilabetera behera egiten zuela antigorputzen ekoizpenak. Hala ere, 11 hilabetera oraindik detektatu zituzten S proteinaren aurkako antigorputzak. Pertsona horietatik 18tan, hezur-muina aztertu zuten, eta 15etan aurkitu dituzte S proteinaren aurkako plasmozitoak. Plasmozitoak hamarka urtez gordetzen dira hezur-muinean, eta beraz, epe luzerako babesa ematen dute.

Gainera, ikerketa-talde berak lehen zantzuak topatu ditu iradokitzen dutenak Pfizerren txertoak ere eragiten duela hezur-muineko plasmozitoak sortzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila