Immunitate-sisteman eragin daiteke, GIBari aurre egiteko antigorputzak sor ditzan

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

immunitate-sisteman-eragin-daiteke-gibari-aurre-eg
GIB birusek infektatutako T linfozitoa Arg. NIH/NIAID

Orain arte GIBaren aurkako txerto eraginkorrik ezin izan da sortu, neurri handi batean ez delako lortzen gure immunitate-sistemak birusa neutralizatzeko behar diren antigorputz-motak sortzea. Bide horretan aurrerapauso garrantzitsu bat eman dute Science aldizkarian argitaratu berri duten ikerketa batean; erakutsi baitute nola eragin litekeen immunitate-sisteman, GIBari aurre egiteko antigorputz egokiak sor ditzan.

Azken urteetan asko ikertu dira bnAbs izeneko antigorputzak. GIBarekin infektatutako pertsonetan sortzen dira, eta birusaren aldaera asko hautemateko gaitasuna dute, baina ez dira ugaritzen birusari behar bezala aurre egiteko, besteak beste, immunitate-sistemak berak bnAbs-ak arrisku gisa identifikatzen dituelako.

Antigorputz nahiko bereziak dira, hainbat ezaugarri dituzte gainerako antigorputzekiko oso desberdinak. Eta, horren ondorioz, oso zailak dira txertoen bidez sortzeko. Gakoetako bat da bnAbs antigorputzek mutazio arraroak dituztela. Hain zuzen ere, mutazio horien artean GIBari aurre egiteko funtsezkoak direnak identifikatu dituzte ikerketa honetan, eta hori kontuan hartuta birusaren azaleko proteina berriak diseinatu dituzte. Proteina berri horiek antigeno gisa erabilita saguetan lortu dute bnAbs antigorputzak sortzea.

GIBaren aurkako txertoa lortzeko oraindik askoz gehiago ikertu beharko dela aitortzen duten arren, antigeno berriak horrela hautatu daitezkeela aurkitu izana aurrerapauso garrantzitsutzat jo dute ikertzaileek.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.