Ceres asteroidean konposatu organiko alifatikoak hauteman dituzte

ceres-asteroidean-konposatu-organiko-alifatikoak-h
Ceres asteroidea Arg. NASA/JPL-Caltech/UCLA/MPS/DLR/IDA

NASAren Dawn zundak konposatu organiko alifatikoak detektatu ditu Ceres asteroidearen azalean. Aurkikuntza horrek indartu egingo luke Lurrean bizia loratzeko behar izan ziren ura eta karbonodun konposatuak kometetatik eta asteroideetatik etorriak liratekeela dioen hipotesia.

 

Marte eta Jupiter artean kokatuta dagoen asteroideen gerrikoko objekturik handiena da Ceres. Haren gainazala aztertzen ari zirela, ikertzaileek absortzioa hauteman zuten materia organiko alifatikoaren zenbait osagairi dagokien uhin luzeretan, ikusgai-infragorri espektrometria bidez. Ikertzaileen arabera, gainera, material organiko hori asteroidean bertan sortu zen; izan ere, kanpotik iritsia balitz, beste asteroide horrek Ceresen kontra jotzean sortutako beroak deuseztatu egingo bailitu. Science aldizkarian argitaratu da ikerketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila